- 6 milioiko inbertsioa suposatu duten eraikuntza lanak bukatuta gauzatu egin da 2022.urtean Eusko Jaurlaritzak egindako apustua.
Azpilurrek enpresa berriak hartzeko prest dauka eraikin berria Eibarko Erisono industrialdean. Eraikitako 9.625 m2ko azalera osoa du eraikinak, lurgaineko lau solairu eta aparkalekurako lurpeko beste bi solairutan banatuta.
Eraikinaren diseinuak iraunkortasun eta ingurumenarekiko errespetua ahalbidetu ditu eraikuntza prozesu osoan zehar. Izan ere BIM-Building Information Modeling metodologiaren bidez proiektatu zen, bere garapenaren prozesu integrala ahalik eta gehien optimizatzeko. Energia kontsumo ia nuluko eraikina da eta eguzki-panelez hornituta baitago, energia fotovoltaikoa sortzeko.
Eraikinaren lehen hiru solairuek 14 lokal hartu ahal dituzte gehienez eta laugarrenak berriz 9. 1.098 m2ko lau solairuetako bakoitzak enpresen beharretara egokitzeko aukera eskaintzen du, modulazioan egokigarriak baitira. Gainera, bi lokal komertzial ere baditu, 325 eta 447 metro karratukoak beheko solairuan; bertan daude baita eraikinera sarrera eta aparkalekuetara sarbidea ere. 80 m2ko bulego bakoitzeko lurpeko aparkaleku bat dago, 68 plaza guztira.
Eibarko Erisono eraikin berri honek Azpilurrek eta Deba Bailarako Industrialdeak hainbat urtez eskualdeko enpresa-segmentuaren esku jarri duten industria-partzela urbanizatuen, pabiloi modularren eta bulegoen eskaintza dibertsifikatua osatzen du.
2022.urtean iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak Eibarko Erisono handitzearen aldeko apustua; Euskadin ekonomia eta enplegua suspertzeko enpresa-ekimen estrategikoak erakartzea lehentasunezko ekimena izanik, teknologietan eta industria aurreratuetan esperientzia duten jarduera-sektoreak kokatzeak eta enpresen arteko sinergiak sortzeak lurraldeen lehiakortasuna, hazkundea eta garapen ekonomikoa errazten dituela azpimarratuz.
AZPILURi buruz
AZPILUR EUSKADI S.A.M.P., Sprilur erakundearen ondorengoa da, interes publikoko azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak sustatu, gauzatu eta kudeatzeari lotutako jarduerak garatzea helburu duena. Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailari atxikita dago.