AZPILUR EUSKADI S.A.M.P. Sprilur erakundearen ondorengoa da eta Eusko Jaurlaritzaren Industria, Trantsitzio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren mende dago. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta haren mendeko erakunde publiko edo pribatuen bitarteko propio instrumental eta zerbitzu tekniko berri gisa, AZPILURen helburu soziala honako elementu hauetan oinarritzen da:
Azpiegitura eta ekipamendu publikoak
Titulartasun publikoko azpiegiturak, ekipamenduak eta zerbitzuak planifikatu, proiektatu, eraiki, kontserbatu, mantendu, ustiatu eta kudeatzea, kirolaren, kulturaren, hezkuntzaren, osasunaren, segurtasunaren edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrari dagozkion beste esparru batzuetan, bai eta haren mendeko erakunde publiko edo pribatuei dagokienez ere, jabari publikoan zein pribatuan, zuzenean edo hirugarrenekin lankidetzan jardunez, kudeaketa eta finantzaketa sistema egokiak bilatzea eta aplikatzea barne.
Hirigintza- eta higiezin-sustapena
Hirigintza-jarduerak garatzea, ondasun higiezinak eskuratzea eta besterentzea, lurzorua eta eraikinak sustatzea, eta jarduera ekonomikoetarako espazioak kudeatzea.
Industria- eta enpresa-lurzoruaren sustapena
Industria- eta zerbitzu-jardueretarako lurzorua erosi, urbanizatu, eraiki eta kudeatzea, kokaleku estrategikoak identifikatzea eta ezartzeko enpresak erakartzea.
Ekonomia biziberritzea eta dinamizatzea
Negozio-zentroak sortzea eta kudeatzea, lurzoru eta espazio zaharkituak birgaitzea eta birsortzea, enpresa-instalazioak urbanizatzea eta egokitzea, eta garapen ekonomikora eta enplegua sortzera bideratutako azpiegitura publikoak hornitzen laguntzea.
Lankidetza instituzionala
- Bere helburu sozialarekin zerikusia duten entitate, sare eta erakunde publiko edo pribatuekin parte hartzea eta lankidetzan aritzea, nazionalak zein nazioartekoak izan.
Azterlan eta analisi estrategikoak
Azterlan, diagnostiko, txosten eta analisi teknikoak, sozialak, ekonomikoak, lurraldekoak, ingurumenekoak eta jasangarritasunekoak egitea, bai eta datuen adimeneko, plangintza estrategikoko eta politika publikoen ebaluazioko jarduerak egitea ere.
Proiektu estrategikoak
EAEko Administrazio Orokorrerako edo lurralde-eremu zehatzetarako interes estrategikoa duten proiektuak bultzatzea, finantza-tresna eta operatibo egokiak erabiliz.