Euskadiko Portu, Ubide eta Bideetako Ingeniarien Elkargoak antolatutako Caminos Euskadi sarien 4.edizioan Azpilur Euskadik jaso du sarietako bat; hain zuzen ere Lan Bikaina saria Pasaiako La Herrera eraikinagatik, Oarsoaldeko Lehentasunezko jarduera eremuaren eskualdeko Plan Estrategikoaren barruan, zehazki erabiltzen ez diren guneak leheneratzeko eta berreskuratzeko jardueretan jasotako eraikuntzaren proiektua aurrera eramateagatik. CYCASA Canteras y Construcciones enpresak proposatuta jaso du Azpilurrek sari hau, Bilbon, San Mames estadioan egindako ekitaldian.