Proiektuak 4,6 M€ baino gehiagoko inbertsioa suposatu du eta Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoaren baitan kokatzen da.
Azpilur Euskadik amaitutzat eman ditu Bioekonomia Poloa hartuko duen eraikinaren eraikuntza lanak Gueñesen. Lanok 2025eko otsailean hasi ziren aurretik Muebles Vizcayak hartzen zuen orubean.
Eraikinak 3.200 m2 inguruko azalera du, 4 solairutan banatuta:
- Beheko solairua: eraikinerako sarbidea, harrera, igogailuak eta 250 m2ko bi espazio.
- Lehen solairua: laborategiak, prozesuen gunea eta bulegoak hartzeko 12 modulu, bakoitzak, gehienez, 50 m2 erabilgarri dituela.
- Bigarren solairua: bulegoak hartzeko 12 modulu, bakoitzak, gehienez, 50 m2 erabilgarri dituela.
- Hirugarren solairua: bulego-gunea (gehienez ere 50 m2ko 6 modulu dituena), jantoki-gunea office eremuarekin eta laborategien zerbitzura dauden eta erabilera moldakorrak dituzten bi negutegi handirekin.
Banboo egurrezko fatxada aireztatua duen eraikinak A motako kalifikazio energetikoa du eta, ildo horretan, energia-kontsumo ia nulua dauka. Era berean, hegoaldeko fatxadan instalazio fotovoltaiko bat du instalatuta, eta estalkian aerotermia-sorgailu bat.
Eraikin jasangarriaren Aenor zigilua
Eraikuntza-proiektuak soluzio aurreratuak jasotzen ditu, eta, horiei esker, Eraikin Jasangarriaren Aenor zigilua lortu duen Estatuko lehen eraikuntza berria bihurtu da. Horrela, nabarmentzekoa da eraikitako multzo osorako ortogonalitate kartesianoaren traza geometrikoa, baita obra egiteko aukeratutako elementuak ere, birziklagarriak eta, hein handi batean, aurrefabrikatuak.
Era berean, isolamendu termiko nabarmena ematen duen inguratzailea eta isolamendu bikoitzeko estalki “alderantzikatua” ere barne hartzen ditu. Azkenik, ur grisen aprobetxamendua edota euri-urarekiko iragazkorrak diren berdeguneak ere baditu, 19 zuhaitz eta 1.000 landare baino gehiago landatu eta gero.
Bioekonomia Poloa proiektua
Bioekonomia Poloa proiektua 2022an hasi zen, 2010ean itxitako Muebles Vizcaya enpresaren eraikina erosita. Hasiera batean eraikuntzari eusteko aukera aurreikusi zen, baina, azkenean, eremu degradatua berroneratzeari ekin zitzaion, eraikina mantentzeko asmoz.
Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoa
4.6 M€-ko inbertsioa ekarri duen proiektu hau Enkarterriko Eskualdeko Plan Estrategikoaren baitan dago, lehentasunezko jarduketa-eremu gisa (ZAP). Zehazki, Egitasmo honen 1. erronkan, eskualdeko baliabideei balio erantsia emango dieten industria eta jarduera eraldatzaileak bultzatzen dira eta, bestalde 5. erronkaren barruan, enpresak atxikitzeko, garatzeko eta erakartzeko espazioak sortzeko helburua du. Planak sei proiektu traktore identifikatu zituen, eta horien artean dago Enkarterrin bioekonomia bultzatzea.